Soka parkea ireki zuten atzo, gereziondo landaketarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 21a, 00:00

Herriko txikien laguntzarekin landatu zuten atzo, gereziondoa.

Altxorraren bila jolasean ere jardun zuten atzo, soka parkea ondo ezagutzeko.

Atzo goizean, jolaserako tarte ederra izan zuten herriko txikiek soka parkean. Izan ere, parkeak dituen elementuak ezagutzeko aukera izan zuten, Dobera Euskara Elkartearen eta Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloaren eskutik. Goizeko 11:00etan ireki zuten parkea, Bizipoza Elkarteak herriari oparitutako gereziondoa landatzen. Jarraian, parkeko kioskoan, Doberako begiraleek 'Mozoloaren bidea' ipuina kontatu zuten, haurrak alfonbra goxoetan eserita zeudela. Horrez gain, maskarak egiteko aukera ere izan zuten, eta soka parkea hobeto ezagutzeko, Altxorraren bila jolasean jardun zuten, gora eta behera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!