Elkartasun Eguna gaur, egun osoan zehar

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 00:00

Kronoeskaladarekin hasiko da eguna eta manifestazioa, bazkaria, Elkartasun Bingoa, elektrotxaranga eta DJa izango dira.

Elkartasun Eguna ospatuko dute gaur Hernanin, eta egun osorako egitaraua prestatu dute. Goizeko 10:00etan, kronoeskalada egingo dute. Eguerdiko 13:30etan, Denak etxean izan arte lemapean mobilizazio baten bueltan elkartuko dira denak, kaleetan barrena aldarria egiteko. Eta kale buelta egin ostean, elkartasun bazkaria antolatu dute, Atsegindegin. Aukera beganoa ere izango da.

Bazkalostean, Elkartasun Bingoan jokatzeko aukera ere izango dute bertaratzen direnek, eta antolatzaileek aditzera eman dute izugarrizko sariak banatuko direla.

Arratsaldeko 18:00etan Distopia Elektrotxarangak hartuko du lekukoa, eta Elkartasun Egunarekin amaitzeko, DJ Pintxa Txapotek Garin taberna girotuko du, 23:00etatik aurrera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!