Hiru urterako txertoa gurean, txakur guztiei

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 00:00

Gaur, CANEXIONetik gogorarazi nahi dizuegu joan den urritik Eusko Jaurlaritzaren araudiak behartzen gaituela gure sei hilabetetik gorako txakur guztiei amorruaren aurkako txertoa jartzera.

Araudi berri horrek beste autonomia-erkidego batzuekin parekatzen gaitu, baina, maiztasunari dagokionez bakoitzak bere betebeharrak dituen arren, kontuan izan behar dugu gure joan-etorrietan ere gure erkidegoko arauetan oinarritzeko eskubidea dugula. Gure kasuan, Euskadin, araudiak adierazten du txertoaren iraupena izango dela bere prebalentziak adierazten duena, hau da, laborategiak birusarekiko babesaren iraupen gisa erregistratuta duena.

Horregatik, CANEXIONen, zuen erosotasuna hobetzeko eta, gainera, merkeagoa izan dadin, gure albaitaritza-klinikatik igarotzen diren txakur guztiei HIRU URTE irauten duen txertoa jartzea erabaki dugu.
Zure txakurrak oraindik ez badauka jarrita, deitu 943048783 zenbakira eta eskatu hitzordua, txertoa jartzeko.

CANEXIONen egongo gara zuen zain.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!