Santa Barbarako eta Floridako etxebizitzen zozketak, datorren ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 00:00

Hernanin esleituko diren babes ofizialeko 25 etxebizitzen eta 17 etxebizitza tasatuen zozketa datorren ostegunean, maiatzaren 25ean izango da, Udaleko Pleno aretoan, 11:30etan. Parte hartzeko onartuen eta ez onartuen behin betiko zerrendak ikusgai daude Udaleko iragarki taulan (HHZ), Udalaren webgunean eta Construcciones Sukia Eraikuntzak S.L.ren webgunean (www.sukia.com). Behin betiko zerrendak onesten dituen erabakiaren aurka berraztertze-errekurtsoa jarri ahal izango da aukeran, edo hala egokituz gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa. Zozketak notarioaren aurrean egingo dira, eta ikustera joan nahi duen edonor sartu ahal izango da aretora.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!