Kanporaketa irauli beharko du Hernanik Herriarteko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 00:00

2-1 emaitza irauli behar du Hernanik aurrera egiteko.

Gaur arratsaldean jokatuko dituzte final zortzirenetako itzulerako partiduak, Altzoren aurka.

Gaur arratsaldean jokatuko dituzte Hernaniko pelotariek Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako partiduak, Hernaniko frontoian. Final zortzirenetako itzuliko jardunaldia izango da, eta joaneko emaitza irauli beharko dute hernaniarrek, Altzoren aurka. 2-1 emaitzari eman behar diote buelta, eta 12 tantoko desabantaila dute. 

Kadete mailan Ekhi Osesek eta Oier Azpeitiak jokatuko dute, jubenil mailan Unax Manterolak eta Oier Alegríak eta nagusietan oraindik ez dago zehaztuta zein pelotarik jokatuko duten. 

Joan den astean, joaneko partiduetan, exkaxak izan ziren Hernanik lortutako emaitzak: kadeteek 22-10 galdu zuten Murua-Elolaren aurka, jubenilek 22-12 irabazi zuten Olano-Iturrioz bikotearen aurka eta nagusiek 22-12 galdu Zubeldia eta Olanoren aurka.

Klubetik nabarmendu dute txapelketa gaizki hasi arren, aukerak dituztela Altzo gainditzeko: «Klubean ziur gaude aurten talde ona dugula eta Hernaniko zale guztien babesa baino ez dugu behar hain zaila jarri den kanporaketa aurrera ateratzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!