Ate irekiak antolatu ditu Hernaniko Saskibaloi Taldeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 00:00

Ate irekiak antolatu ditu saskibaloi taldeak, 11-14 urte bitarteko neska-mutilentzat. Bihar egingo dute lehenengo saioa, eta datorren igandean, maiatzaren 28an, bigarrena. Bi saioak goizeko 10:00etan hasiko dira, Hernaniko kiroldegian. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute, 688 87 02 26 eta 688 68 81 38 telefonoetara deituta edo hernanisaskibaloia@gmail.com helbidera idatzita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!