Euskal Ligaren bila doaz Hernaniko taldeak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 20a, 00:00

Juxtu gainditu zuten kanporaketa 16 urtez azpikoek. Argazkia: HCRE.

Gaur goizean jokatuko dituzte finalak 18 eta 16 urtez azpiko taldeek, Irunen. Bultza taldeak ere jokatuko du. 

Amaierara iristear da Euskal Liga, eta garaikurrarekin amaitzeko aukera dute Hernaniko taldeek. Ligan eta kanporaketetan sekulako maila erakutsita, finala jokatuko dute gaur 18 eta 16 urtez azpiko taldeek. 

16 urtez azpikoak izango dira jokatzen lehenak. Goizeko 09:30etan hasiko da partidua, eta Uribealdeari egin beharko diote aurre. Final erdietan juxtu irabaztea lortu zuten Gaztediren aurka, eta lehia estua espero da gaurko norgehiagokan ere. 

18 urtez azpikoen kasuan, aldiz, faborito argia da Hernani. Erakustaldiz erakustaldi aritu da urte guztian zehar, eta denboraldia borobiltzeko aukera izango du gaur. Ordizia izango du aurkari, ligako bigarren sailkatua. Bi partiduak Irunen jokatuko dira. 

Lagunarteko partidua Bultza Ligako kideek

Lehiaketako partiduez gain, lagunartean gozatzeko tartea ere izango da Irunen. Bultza Liga amaitu da, baina ligako kideek lagunarteko partidua jokatuko dute, beste talde batzuetako jokalariekin nahastuta. 12:30etan hasiko da partidua.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!