Trafikoan aldaketak, datorren ostegunera arte

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 19a, 00:00

Elkano kaleko zati bat trafikora itxi da eta datorren astelehenetik 25era Izpizua kaleko errail bat itxiko da.

Urumea Ikastola zaharraren eraispena aurrera doa. Eraikinaren erabateko eraispena datozen egunetan izango da eta horrek inguruetan segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartzea eskatzen du. Hori dela Elkano kaleko zati bat trafikora itxiko da. Hain zuzen ere, aparkalekuaren eta elizaren artean dagoen zatia itxiko da.

Astelehenetik 25era, neurri bat gehituko zaie aurrekoei. Izan ere. Izpizua kaleko errail bat itxiko da (babesgunea haunditzeko) eta ibilgailuak isletaren gainetik pasako dira lau egun horietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!