Kontzentrazioa egin zen asteazkenean Plaza Berrin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 19a, 00:00

Plaza Berrin elkartu ziren asteazkenean herritarrak.

Loratuz Lotuk eta EHGAMek antolatuta elkarretaratzea egin zen asteazkenean Plaza Berrin LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna zela eta. Bertan bildu ziren hainbat hernaniar egunari indarra emateko asmotan. Hernaniko Udalak ere bat egin zuen mobilizazioarekin eta bertan izan ziren alkatea eta zenbait zinegotzi. «Hernaniar guztion gorputz, identitate eta harremantzeko moduak askatasunetik eta burujabetzatik bizitzea bilatzen dugu», aldarrikatu zuten elkarretaratzearen antolatzaileek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!