Haurrekin ospatuko da bihar Soka Parkearen irekiera Urbieta kalean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 19a, 00:00

11:00etan hasiko dira ekitaldiak eta bi orduz luzatuko dira.

Soka parkea eraikitzeko lanak amaituta, bihar parkea erabilgarri egongo da herritarrentzat. Haurrek parkeak dituen elementuak ezagutzeko bihar goizean hainbat ekintza antolatu ditu, Dobera Euskara Elkartearen eskutik, Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak. 11:00etan hasiko da ekitaldia eta 13:00ak aldera amaitzea espero da. Ipuin kontaketa, maskarak egiteko tailerra eta altxorraren bila antolatuko dira. Izenematea egunean bertan egin beharko da.

EGITARAUA

HERNANI

BIHAR

11:00 Irekiera: Bizipoz Elkarteak herriari oparitutako gereziondoa landatzea.

11:15 Ipuin kontaketa kioskoan.

11:15-13:00 Maskarak egiteko tailerra (Mahaian).

12:00 Parkea hobeto ezagutzeko, altxorraren bila parke osoan zehar.

Izenematea egunean bertan egin beharko da, jokoa hasi aurretik. Adin guztietako kideek hartu dezakete parte.

13:00 Altxorraren bila ekintzaren amaiera eta egunaren amaiera,

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!