Ingurumena islatzen duen erakusketa ikusgai bihar arte, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 18a, 00:00

Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara dago aukera erakusketara bertaratzeko eta bihar izango da azken eguna.

Urtero bezala, Hernaniko ikastetxeek Ingurumen-Hezkuntza programan hartu dute parte. Ingurumen Hezkuntza programa, Lehen Hezkuntzara zuzenduta dago, bertako 4., 5. eta 6. mailak hartu dute parte eta maila bakoitzean gai nagusi bana lantzen dute. Lehen Hezkuntzako laugarren mailan, hondakinak landu dituzte, hala nola, kontsumo arduratsuaren tailerra, hondakinen sailkapena... Lehen hezkuntzako bosgarren mailakoek landareak landu dituzte; eta eta seigarren mailakoek urari buruzko azterketak egin dituzte. 

Guzti hau, erakusketa batean jarri dute ikusgai, Artelatz Ingurumen Zerbitzuaren eskutik, Hernaniko Udalaren laguntzarekin. Erakusketa bihar arte egongo da irekita. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara bitartean gerturatu daitezke herritarrak, Biteriko erakusketa gelara. «Gaiaren interesa ikusirik, bertara inguratzera animatu nahi zaituztegu, erakusketa ikusteaz gain, proiektuari buruzko informazio gehiago jasotzeko aukera izango baita. Beraz, denok zaudete gonbidatuta».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!