Urumea Ikastolako eraikinaren eraispenaren azken txanpan, segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartuko dira bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 17:00

Lizeaga kalea bi norabidekoa izango da Victor Hugo kalearen bidegurutzeraino.

Gaurtik 25era Elkano kaleko zati bat -eraikinetik gertuena dagoen zatia- trafikora itxiko da eta datorren astelehenetik 25era Izpizua kaleko errail bat itxiko da (babesgunea haunditzeko) eta ibilgailuak isletaren gainetik pasako dira lau egun horietan.

 

Urumea Ikastola zaharraren eraispena aurrera doa. Eraikinaren erabateko eraispena datozen egunetan izango da eta horrek inguruetan segurtasuna bermatzeko neurri bereziak hartzea eskatzen du. Hori dela eta, gaurtik 25era Elkano kaleko zati bat -eraikinetik gertuena dagoen zatia- trafikora itxiko da. Hain zuzen ere, aparkalekuaren eta elizaren artean dagoen zatia itxiko da. Horren ondorioz, herrirako behin-behineko sarrera Lizeaga kaletik egingo da, bi norabidekoa izango delako.

Elkano kaletik ezingo denez auzora sartu, sarrera alternatibo bat prestatu du Udalak. Lizeaga kaletik izango da behin-behineko sarrera. Egun horietan bi norabidekoa izango da kale hori Victor Hugo kalearen bidegurutzeraino. Zerbitzu Publikoetako langileak hasi dira jadanik bidegorriaren piboteak kentzen eta ezkerreko aparkalekuak ere kenduko dira errepidean beste errei bat sortzeko.

 

Maiatzaren 22tik 25era, neurri bat gehituko zaie aurrekoei. Izan ere, eraikinaren kanpoaldeko eraispena egingo da orduan eta segurtasun neurri zorrotzagoak hartuko dira. Izpizua kaleko errail bat itxiko da (babesgunea haunditzeko) eta ibilgailuak isletaren gainetik pasako dira lau egun horietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!