Akordeoi soinuaz blai Biteri, gaurkoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 17a, 00:00

Errepertorio ederra prestatu dute bederatzi abestirekin, besteak beste, The Last of The Mohicans eta The Lion King.

Gaur arratsaldeko 19:30etan, Hernaniko akordeoi orkestrak kontzertua eskainiko du. Biterin izango da entzunaldia, Musika Eskola Publikoak antolatuta. Errepertorio ederra prestatu dute, bederatzi abestirekin, besteak beste, The last of the Mohicans, West Side Story, The Final Countdown, eta The Lion King.

Maribel Insaustiren zuzendaritzapean, perkusioatrkin ariko da Oier Zugasti, eta ondorengoak izango dira akordeoilariak: Maialen Azurmendi Mugika, Erika Baz Surikova, Ane De los Rios Erburu, Uxue Duran Dominguez, Unai Errasti Lekuona, Oihane Erize Iraola, Irati Ferreiro Mateo, Edurne Garcia Guerra, Ainhoa Garin Murillo, Elene Lizeaga Iragorri, Uxue Lopez Santacruz, Eneka Navarro Jaramago, Irati Ormaetxea Cornejo, Intza Otamendi Goikoetxea, Mariona Sanchez Balerdi, Leire Truyo Ramudo, Maider Ugalde Arbizu, Alazne Urdangarin Contreras, Axel Zabalegi Beneitez, Eñaut Zabalegi Altuna, Lide Zabaleta Aginaga, eta Uxue Zugasti Rodriguez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!