Bertso afaria, maiatzaren 27an

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 00:00

Sarrerak Aralar tabernan daude eskuragai, 35 euroren truke. Eta Osiñagako auzotarrek 649 493 920 telefonora deituta lortu dezakete sarrera.

Maiatzaren 27rako, Itxas-Buru sagardotegiak eta Osiñagako Auzo Elkarteko jai batzordeak bertso afaria antolatu dute. Bertsotan izango dira Eñaut Martikorena hernaniarra eta Joanes Ilarregi leitzarra. Afarirako tiketak Aralar tabernan egongo dira salgai, eta Osiñagako auzotarrek 649 493 320 telefonora deituta erosi dezakete sarrera, denek 35 euroren truke.

Arratsaldeko 20:30etan emango zaio hasiera bertso afariari, Itxas-Burun, eta ondorengo menu ederraz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek: aurrena pikatzeko, tomate entsalada, urdaiazpikoa eta pikilo konfitatuak txerri lepapearekin; jarraian bakailu trotila; eta segidan, txekor saiheskia. Afaria borobiltzeko postrerako eta kaferako tartea ere egongo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!