'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' oholtza gainean etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 00:00

Kamikaz kolektiboak & Tttak teatroak eskainiko dute etziko antzerkia.

Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera antzerkiari eta sarrerak eskuragai daude Biteriko leihatilan edota kultura.hernani.eus webgunean.

Kamikaz kolektiboak & Ttak teatroak, 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' izeneko antzerkia oholtzaratuko du, etzi, Biterin. Arratsaldeko 19:30etan emango zaio hasiera antzezlanari, eta sarrerak Biteriko leihatilan edota kultura.hernani.eus webgunean erosi daitezke, 8 euroren truke. 

Hiru emakume izango dira antzerkiko protagonistak, eta kanpai hotsekin batera, puntuan elkartzen dira merienda mahai baten inguruan. Tisana, pasta, azukre eta pastelitoz betetzen dituzte gorputzak, beraien egunerokotasunaz hitz egiten duten bitartean. Gogoetarako tartea eskaintzen dute, ondorengo galderak botata: «Ba ote dakite beraien bizitza beste norbaitek kontatua izan dela? Zein begiradatik izan dira sortuak emakume hauek? Nork idatzi du tinta lodiz historia? Historia kontatu diguten bezalakoa da?». 

Oholtzara igoko diren hiru antzezleak dira Amancay Gaztañaga, Iraia Elias eta  Erika Olaizola; eta era berean zuzendariak eta gidoilariak ere badira. Antzerkiak 70 minutuko iraupena du eta publiko guztiarentzat zuzenduta dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!