Euroeskualde Txapelketa irabazi zuen Hernanik errugbi zazpian

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 16a, 00:00

Hernaniko eta Gaztediko jokalariak, garaikurrekin.

Emaitza onak lortu ditu Hernanik, eta Euskal Ligako finalak jokatuko dituzte 18 eta 16 urtez azpikoek.

Euroeskualde Txapelketa irabaztea lortu zuen Hernanik. Aurreko bi jardunaldietan 5 garaipen eta porrot 1 jaso zituen taldeak, eta partidu bikainak jokatu zituen larunbatean, kopa eta txapelak eskuratzeko. Nesken txapelketan Gaztedik irabazi zuen, final bikaina jokatuta. Amaieran bi taldeek elkarrekin jaso zituzten sariak. 

18 eta 16 urtez azpikoak, finalera

Euskal Ligako finaletan jokatuko dute Hernaniko 18 eta 16 urtez azpiko taldeek. Errenta haundia zuen 18 urtez azpiko taldeak, eta ez zion inongo aukerarik eman Elorriori, Landaren 52-7 irabazita. Ordiziaren aurka jokatuko dute finala, Irunen. 

Estuako zeuden kontuak 16 urtez azpiko kategorian. Juxtu irabazi zuen joaneko partidua Hernanik, eta etxean 13-14 galdu arren, finalera sailkatzea lortu zuten, Gaztedi kanporatuta. Finalean Uribealdearen kontra arituko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!