Kiroldegiko udako ikastaroetan izena emateko epea zabaldu du Udalak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 00:00

Adin guztientzako kiroldegiko udako ikastaroetan izenematea ireki da. Ikastaro eskaintza hilabetekoa izango da: ekaina, uztaila eta abuztua. Udalak ikastaro eskaintzak prestatu ditu uretan, fitness aretoan eta aire librean. Ekaineko ikastaroetan izenematea, maiatzaren 21era arte egin daiteke. Uztaileko ikastaroetan izenematea ekainaren 12ra arte egin daiete eta abuztuko ikastaroetan izenematea uztailaren 12ra arte egin daiteke. Ondorengo estekan eman daiteke izena: https://labur.eus/4SogI eta eskainiko diren ikastaroak, https://labur.eus/blbx4 estekan daude ikusgai.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!