Gazteok batu eta elkarrekin lan egiteko garaia da: harremantzeko, borroka egiteko, eragiteko, ikasteko eta irakasteko unea heldu da, eta horretarako espazioak sortu behar ditugu ezinbestean. Oraingoan ere kaleak aldarrikapenetik hartzea dagokigu, geure ideiak defendatuz, gazteon aukera zein den argi erakusteko.
Horretarako, maiatzaren 28an, Hernaniko gazte guztiei dei egiten dizuegu hautetsontziak bozka errebelde, feminista, antikapitalista, abertzale eta antifaxistaz bete ditzagun. Gure etorkizuna guk erabaki nahi dugu eta horregatik, argi daukagu gazteon bozka Euskal Herria Bildu dela:
- Euskaraz bizi den herria defendatu nahi dugulako.
- Presentzian eta parte-hartzean herritar aktibo izan nahi dugulako.
- Ingurumenaren zaintza lehenesten duen herria behar dugulako.
- Geure herrian bizi eta lan egin nahi dugulako.
- Gazteon beharrei erantzungo dien etxebizitza politika nahi dugulako.
- Prekaritatea gainditu eta lan baldintza duinak behar ditugulako.
- Feminista izango den herria eraiki nahi dugulako.
- Autodeterminazio eskubidearen alde borrokan jarraitu nahi dugulako.
- Euskal Errepublikan sinesten dugulako.
- Preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko herria amesten dugulako. Besarkada estu bana Imanol, Gorka, Gari, Gurutz, Gotzon, Itxaso, Ainhoa, Pittu, Beinat, Fano, Ibon, Joanes eta Xaxirentzat.
Etorkizun euskaldun, ezkertiar, feminista, sozialista eta abertzalea nahi dugulako, HERNANIKO GAZTEOK EHBILDU!xx
June Elizalde Mujika, Araia Uitzi Sanchez, Ander Aduriz Agirre, Ainhoa Ortiz de Urbina Mendez, Naia Barrenetxea Irastorza eta Aiheko Miner Olano.