Kaxkardi elkartearen udalekuetan dagoeneko eman daiteke izena

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 00:00

Paintballera jokatzen dute kaxkardiren udalekuetan.

Uztailaren 17tik 28ra izango dira goizez, DBH1etik 4ra bitartekoentzat dago zuzendua eta 'kaxkardi.com'-en bete behar da izenematea.

Aurten ere Kaxkaudalekuez gozatzeko aukera egongo da. DBH 1etik 4ra bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta egongo dira eta uztailaren 17tik 28ra izango dira goizez. 

Abentura udalekuak dira eta piragua, eskalada, paintball, zuhaitz parkea... bezalako jarduerak egingo dituzte. Horien artean Larraitzen gaua pasatzeko aukera ere izango da. Natura eta jarduera fisikoa uztartuz udako oporrez gozatzeko aukera bikaina. Izenematea eta informazio gehiago Kaxkardi.com web orrian, kaxkaudalekuak atalean egin daiteke.

Kaxkardi Kirol Errekreatibo Elkarteko kideek diotenez, makina bat egiteko prestatu ditu udara honetarako eta ziurtatu dute parte-hartzaileek «denetarik» egingo dutela eta «egun ezin hobeak» biziko dituztela. Besteak beste, Santa Barbarara joan eta eskalatu egingo dute, uretako kirolak probatuko dituzte eta bizikletako txangoak egingo dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!