'Armairutik Plazara!' eskainiko da bihar KPFn

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 15a, 00:00

Dokumentala 18:00etan hasiko da eta mahai ingurua ere egingo dute. Etzi, 'LGTB+ Fobiaren Aurkako Egunean', mobilizazioak antolatu dira.

Armairutik Plazara! dokumentala eta unitate didaktikoa estreinatu eta aurkeztuko dute bihar, 18:00etatik aurrera, Hernanin, Kulturarteko Plaza Feministan. Hernaniko LGBT+ errealiteari eta memoria biziari buruzkoa da eta Hiruki Larroxak elkarteak antolatzen du. Mahai ingurua ere egingo dute.

LGBT+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna, etzi maiatzaren 17an da eta mobilizazio­ak egingo dituzte Hernanin.

 

'Alternatiba ekofeministak' ikastaroa eskainiko da maiatzaren 27an eta aurretik izena eman behar da

Hilabeteari bukaera ema­teko, Alternatiba ekofeministak ikastaroa eskainiko dute maiatzaren 27an, goizeko 09:30etatik 13:00etara. Mirene Begiristain­ek eta Marta Barbak eskainiko dute, eta parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik: hernani.eus/emakumeentzako-jabetze-eskola webgunean, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbide elektronikoan, edo 943 33 70 17 telefonoan.

Azalduko dute besteak beste zer den ekofeminismoa,  eta begirada feministatik nola begiratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!