Londresera bi lagunentzako zozketa jarri du martxan Berriak merkatarien elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 14a, 00:00
Berriakeko merkatariek jarri dute martxan zozketa.

Erosketak egitean txartelak zigilatuko dira hutsuneekin eta gero hutsune horiek bete behar dira.

Berriak, Hernaniko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak, kanpaina berri bat du martxan pasa den astetik, garraioa eta ostatua barne dituzten bi lagunentzako Londreserako bidaia bat zozketatzeko.

Pasa berri den astelehenetik ekainaren 2ra bitartean, parte hartzen duten saltokiek txartel espezifiko bat zigilatuko dute egindako erosketa bakoitzeko. Txartel horiek 6 hutsune izango dituzte, parte hartzen duten establezimenduek salmenta egin ondoren zigilatu ahal izateko. Parte hartzen duten 6 establezimenduren 6 zigilurekin bete beharko da kartilla. Establezimendu bereko zigilua duten txartelak «kartilla baliogabetzat» joko dira, eta, beraz, ez dira saria lortzeko hautagai izango.

Zigiluak lortu ondoren, bezeroak bere datu pertsonalak bete eta ekainaren 2a baino lehen kokatutako edozein hautestontzitan entregatu beharko ditu. Kontsultatu daitezke oinarriak www.hernanidendak.eus helbidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!