Leire Derteanoren kartelak irabazi du San Joan jaietako kartel lehiaketa

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 14a, 00:00

2023ko kartel irabazlea.

2023ko lehiaketaren irabazleak 700 euroko saria irabazi du.

2023ko Hernaniko San Joan jaiek badute kartela. Hain zuzen, Leire Derteano Lizarralde oñatiarrak aurkeztutako kartela izan da lehiaketaren irabazlea, eta beraz, aurtengo esku programa zein karteletan erakusteaz gain, 700 euroko saria jasoko du. Zenbateko horretatik, 350 euro Hernaniko Berriak merkatarien elkartera atxikituta dauden dendetan gastatzeko izango dira. Kartel lehiaketara 19 kartel aurkeztu ziren, eta horietatik lau kartel aukeratu ziren. Guztira, 543 bozka jaso dira, horietatik gehiengoa kultura.hernani.eus webgunearen bidez, 430, eta kartel irabazleak 223 bozka jaso ditu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!