Angula trafikoagatik atxilotuta, Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

27 lagun atxilotu dituzte Guardia Zibilak eta Gendarmeriak, legez kanpoko angula trafikoagatik; horietako bat, Hernanin.

27 lagun atxilotu dituzte Espainiako Guardia Zibilak eta Frantziako Gendarmeriak, Europolekin eta Iruzurraren Kontrako Europako Bulegoarekin koordinatuta, legez kanpoko angula eta angila trafikoagatik. 

Horietatik bi Gipuzkoan atxilotu ditu Guardia Zibilak: Hernanin bat, eta Oiartzunen bestea. Beste lau pertsona ere ikertzen ari dira, Gipuzkoan bertan. Gainerakoak, atxilotu dituzte Iruñean, Pontevedrako Rebordanes herrian, eta Bidasoako mugaren beste aldean.

2021ean hasi zuten ikerketa, eta azaldu dutenez, angulak bizirik ateratzen zituzten zirkuitu legaletik, Txinara esportatzeko. Haztegi klandestinoak zeuzkaten Paris eta Amberes inguruan, eta bertatik antolatzen zituzten pertsonen bidaiak: pertsona horiek eramaten zituzten angulak Txinara, legez kanpo.

Guardia Zibilak eta Gendarmeriak egindako polizia operazioan, 1,5 tona angula konfiskatu dituzte bizirik, eta hainbat tona izoztuta. Azaldu dutenez, 2021ean ikerketa hasi zutenetik, 14 tona angula eta 31 tona angilarekin trafikatu dute, guztira 6,7 milioi euroko balioa zutenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!