Dantzari txikiek hartuko dute Hernani, Dantzari Astea borobiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Dantzari txikiak izango dira protagonista gaur, Dantzari Astea bukatzeko.

Eguraldiak lagunduz gero, kalejira egingo dute Kaxkoan, eta bestela Atsegindegin dantzatuko dute.

Gaur bukatuko da Hernaniko Dantzari Astearen 25garren edizioa, eta dantzari txikiak izango dira protagonista. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira dantzan, eta sei talde elkartuko dira: Hernaniko Ttarla, Astigarragako Astigar, Donibane Lohizuneko Begiraleak, Urnietako Egape, eta Donostiako Eskola eta Trebeska.

Eguraldiak lagunduz gero, kalejira egingo dute Kaxkoko kaleetan zehar; eta dantza emanaldia bukaeran, Jon Odriozolak aurkeztuta, irrintzilariak, Hernani musika eskolako txalapartariak eta Iraulio Panttaloneko bertsolariak lagun dituztela. Eguraldi txarra eginez gero, aldiz, Atsegindegin egingo dute emanaldia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!