Zeramika tailerra bihar, Gaztelekuan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Karaokea egingo dute gaur, Hernaniko Gaztelekuan; eta biharko hondartzara irteera aurreikusita zeukaten arren, plana aldatu dute eguraldiagatik. Horren ordez, zeramika tailerra egingo dute, Gaztelekuan bertan. Datorren larunbatean, bestalde, Santa Barbarako minigolfera joango dira, 16:30etan Gaztelekuan elkartuta; eta aurrez eman beharko da izena: Gaztelekuan bertan, edo 688 823 420 telefonora whatsappez idatzita. 5 euroko fiantza ordaindu beharko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!