Kopako hirugarren partidua jokatuko du Hernanik, Egiaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Luze egiten ari zaio denboraldi amaiera Hernaniri. Gipuzkoako Kopako ligaxkan, lehenengo bi partiduak galdu dituzte seniorrek, eta sailkapena ixten ari da taldea. Egiaren aurka jokatuko dute gaur, etxean. Jubeniletan, mutilek Leizaran bisitatuko dute bihar, goizeko 11:30etan; eta neskek Ereintzaren aurka jokatuko dute, gaur 13:30etan, Errenterian. Bestalde, bihar ate irekiak egiteko asmoa zuen klubak, baina bertan behera geratu dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!