Urumea ikastolako lehen hezkuntzako ikasleek bisita, Kronikara

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 13a, 00:00

Lehen hezkuntzako 100 bat ikaslek bisitatu zuten Kronika. Guztira 7 klase bertaratu ziren.

Apirila eta maiatza artean, Urumea ikastolako Lehen Hekuntzako 5garren eta 6garren mailako ikasleek, Kronika bisitatu zuten. Guztira 100 bat ikasle gerturatu ziren, txandaka, zazpi taldetan banatuta. Kronikara bertaratu ziren langileak eta bertako lana ezagutzera. 

Aurrena Kronikaren sorrera noiz eta nolakoa izan zen ezagutu zuten, eta jarraian, kazetarien lana gertutik ezagutzeko tartea ere eskaini zitzaien. Bisita amaitzeko, Kronika egunero nola inprimatzen den erakutsi zitzaien ikasleei, eta orokorrean sekulako interesa adierazi zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!