Herri zikina da Hernani. Kaleak txakur kakaz beteta daude, parkeak pipaz, paketez eta lataz josita, eta dauden paperontzi gutxi horiek beti gainezka egoten dira. Zer esanik ez Alde Zaharreko inguruak, igande goizero zabortegi bat diruditela.
Tristea da zaborrei buruz ezin eztabaidatu ahal izatea, alderdi politikoek beraiena egin baitute gaia, elkarri burura bota ahal izateko.
PD: Asteartean sopladoreak goizeko 06:30etan zebiltzan Tilosetan, hostoak gora, hostoak behera.