Bigarren Eskuko Azoka berezia, bihar goizean

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 12a, 00:00

Bigarren eskuko bizikleten azoka jarriko dute Atsegindegin, goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara.

Ohi bezala, Bigarren Eskuko Azoka jarriko dute bihar Hernanin, hileko bigarren larunbatean. Baina oraingoan berezia izango da, bigarren eskuko bizikleten azoka ere jarriko baitute bertan. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 13:30etara izango da, eta Atsegindegin egingo dute, eguraldi txarra baitago aurreikusita biharko.

Bizikletak ez ezik, bildu eta salgai jarriko dituzte bigarren eskuko trizikloak, jostailuzko motoak, patineteak, bizikletentzako aulkiak eta karrotxoak, patinak, gurpilak, arropa, babes elementuak... Etxean horie­takoren bat izan eta azokan saldu nahi duenak, 09:00etatik 10:30etara eraman beharko du azokara. Ondoren, antolakuntza taldea arduratuko da horiek zaintzeaz eta saltzeaz, eta jabe­ek 13:30etan bueltatu beharko dute azokara, saldutakoaren di­rua edo objektuak jasotzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!