Elkartruke kontzertua bihar Biterin, Legazpiko musika eskolaren eskutik

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 00:00

Urtero bezala, elkartrukea egin du Hernani musika eskolak aurten ere, beste musika eskola batekin. Oraingoan, Legazpikoarekin egin dute harremana, eta martxan izan ziren hernaniarrak Legazpin, kontzertu bat eskaintzeko. Oraingoan, legazpiarren bisita jasoko dute, elkartrukea borobiltzeko: bihar etorriko dira, eta kontzertua eskainiko dute Biterin, 18:30etan hasita. Irekia izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!