Programa aurkezteko zita, EH Bilduk

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 00:00

Hitzordu berezia jarri du Hernaniko EH Bilduk, gaur arratsalderako. Izan ere, 2023-2027 legegintzaldirako prestatu duen herri programa aurkeztuko die herritarrei, 18:30etan hasita, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!