Doako Komikiaren Eguna ospatuko dute larunbatean, Euskal Herri osoan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 11a, 00:00

Alai Zubimendi komikigilea, Gaueko komiki dendan.

Bederatzi komiki esklusibo prestatu dituzte, eta Gaueko dendara doazenek bat jasoko dute doan.

Larunbat honetan ospatuko dute Doako Komikiaren Eguna, Euskal Herri osoan. Bi urtez bertan behera geratu da, pandemiaren eraginez; baina indarberrituta bueltatuko da ospakizuna, bere 14garren edizioarekin. Izan ere, elkarlanean aritu dira argitaletxe eta komiki dendak horri begira, eta bederatzi komiki esklusibo argitaratu dituzte eguna ospatzeko. Horien artean dago Hernaniko Gaueko komiki denda, eta larunbatean bertara gerturatzen diren guztiek, doan jasoko dute komiki bat: espreski horretarako prestatu duten bederatzi komikietako bat, hain justu. Ospakizunarekin bat egin eta Gauekora gerturatzeko gonbitea luzatu die Alai Zubimendik herritar guztiei.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!