Uemak udako kanpaina, ostalaritza eta turismo establezimenduentzat

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 00:00

Bertatik bertara kanpainaren bidez, bezeroei euskera den altxorra erakutsi nahi zaie, baita langileak zerbitzua euskeraz ematera animatu.

UEMAk udako Bertatik bertara kanpainaren bidez, bisitari zein herritarrei euskera den altxorra erakutsi nahi die, baita ostalaritza eta turismoko langileak zerbitzua euskeraz ematera animatu ere. Parte hartzen duten establezimendu guztiei mahaietan jartzeko paperezko mahai-gainekoak banatuko zaizkie, bertan, euskerazko oinarrizko esamoldeak topatuko dituzte bezeroek. Horrez gain, spot bat ere egingo da.

Kanpainan parte hartzeko izena eman behar da merkataritza@hernani.eus helbide elektronikoan eta epea bihar amaituko da. Doakoa da kanpainan parte hartzea. UEMAtik establezimenduak animatzen dituzte parte hartzera.

Hernani UEMA (Udalerri Euskaldunen Mankominutatea) mankomunitatean dago integratuta, hori osatzen duten herrietan biztanle gehienek euskeraz komunikatzeko gai dira eta. Hernanin herritarren %60k badaki euskeraz hitz egiten, eta badira beste %20 ulertu egiten dutenak nahiz eta hitz egiteko gai ez izan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!