Urumea ikastolako eraikin zaharra atzo bota zuten

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 00:00
Eguerdi aldean hasi ziren eraikina botatzen.

Pasa den asteazkenean hasi ziren Urumea ikastola zaharraren eraikina botatzen. Aparkalekuak hustu eta makinak sartu zituzten, eraisketa lanak hasteko. Egun batzuetan prestaketa lanetan aritu eta gero, atzo hasi ziren eraikina botatzen. Hernaniar askoren ikastola eta gelak desagertu ziren ordu gutxitan. Oroitzapenak geratuko dira, baina ikasle ohi askori, eraisketa ikusita, burura bueltatuko zaizkio oroitzapen horietako asko, beti ere ikaskide, lagun, koadrila, irakasle eta haurtzaro askori lotuak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!