Atletismo pistako jaurtiketa kaiola lekuz aldatu eta sarea berritu da segurtasuna bermatzeko

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 10a, 00:00

Kaiola lekuz aldatu eta sarearekin batera berritu dute.

Belardia konpondu eta korrika egiteko prestatzeko proposamena 2018ko Hernani Erabaki partaidetza aurrekontuetan onartu zen.

Atletismo pistako jaurtiketa kaiola lekuz aldatu eta sarea berritu da. Atletismo pistaren inguruko belardia konpondu eta korrika egiteko prestatzeko proposamena 2018ko Hernani Erabaki partaidetza aurrekontuetan onartu zen. Hura gauzatzeko zenbait arazo zeudela ikusita, proposamena aldatu eta jaurtiketa kaiolaren sarea berritzea adostu zuten CDH Atletismo klubak eta Udalak.

Aurrekontua ere igo behar izan da segurtasuna bermatzeko kaiola lekuz mugitu behar izan delako. Guztira, 26.964,85 euroko inbertsioa egin du Udalak. 2018ko proposamenerako aurreikusitako partida 17.000 eurokoa zen. Proposamen berria aurrekontu horrekin egitea ez zen bideragarria. Hortaz, atletismo klubak eta Udalak adostu zuten kaiola lekuz aldatu eta aurrekontua igotzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!