Hernaniko Udala gutxiengoan gobernatzeak udal-kudeaketa hobe dezakeela uste duten pertsonekin topo egiten ari naiz. Sinesmen hori argitzen saiatuko naiz.
Alde batetik, alkatea dago: hauteskundeen ondorengo lehen Osoko Bilkuran aukeratzen dute. Alderdi politiko batek gehiengo osoa badu (Hernanin, 11 zinegotzi) alderdi politiko horren botoekin hautatuko da. Alderdi politiko batek ere ez badu 11 zinegotzi, Osoko Bilkura horretan hautagaiak bozkatuko dira, eta gutxienez 11 zinegotziren babesa lortzen duen hautagai-zerrendak lortuko luke alkatetza. Hautagai-zerrenda batek ere ez badu babes hori, alkatetza izango luke hernaniarrek gehien bozkatu duten alderdi politikoko hautagaiak (zinegotzi gehien dituena).
Alkateak Hirigintzako, Zerbitzu Publikoetako, Gizarte Zerbitzuetako eta abarretako ordezkariak izendatzen ditu, eta haiek dira herriaren egunerokotasuna gobernatzen/kudeatzen dutenak (garbiketa, hirigintza, zaborrak, etxebizitza, zergak, etab.). Berdin dio gehiengo absolutua duten ala ez. Bestalde, Osoko Bilkura egongo litzateke: zenbateko ekonomiko handiko obrak,
hirigintza-erabakiak, mozioak eta beste gai batzuk onartzeaz edo ez onartzeaz arduratzen da, baina garrantzitsuena udal-aurrekontuak dira. Aurrekontu horiek Alkateak eta honen delegatuek kudeatzen dituzte. Berdin dio gehiengo osoa ez badute ere, udal-kudeaketako gai gehienetan Alkateak eta haren ordezkariek erabakitzen dute. Azken honekin izan dut herritar askok gai hau argi ez dutenaren sentsazioa. Kudeaketa-eredua alkatetzak duen indar politikoak erabakitzen du.
Andoni Amonarraiz Gómez
EAJ-PNVko bozemaramailea