Andoni Ollokiegi, ostiralean Txantxillan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

'Kultur Bira'ko kontzertuak hasiko dira, 19:00etan, eta igandean Portun izango da Arbasoak taldea.

Kultur Bira programa aurkeztu zuten aurreko astean eta ostiralean hasiko dira kontzertuak. Lehehengoa, 19:00etan, eskainiko du Andoni Ollokiegi musikari eta abeslari sanjuandarrak Txantxilla auzoan. 

Erreleboa Arbasoak taldeak hartuko du, Sebastian Ustarroz eta Andoni Martínez de Ustaran euskal argentinarrekin. Hauek, Portun eskainiko dute kontzertua, igandean, maiatzaren 14an, 19:00etan. 

Udalak urtero auzo elkarteei diru-laguntzak banatzen dizkie, eta 2023rako, 24.000 euro gehiago erantsi ditu aurrekontu horretan. Hala, Hernaniko Udalak zenbait proposamen jarri zituen mahai gainean auzo elkarteek erabaki zezaten diru hori nola banatu.

Auzo elkarte gehienek erabaki zuten auzoetan kultur jarduerak sustatzera bideratzea diru horren kopuru bat, kultura sustatu eta jarduerak deszentralizatzeko helburuarekin, eta horrela sortu zen Kultur Bira.

Auzo elkarteei borondatez parte hartzeko aukera eman zitzaien, eta erantzuna oso ona izan da: guztira 10 elkartek parte hartuko dute bira honetan, hala nola, Ereñotzu, Karabel, Kaxko, Latsunbeberri, Osiñaga, Portu, Sorgintxulo, Txantxilla, Zelabide eta Zikuñaga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!