Extremadurako jardunaldiak bueltan dira igande honetan Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

29garren jardunaldia aurten ohiko egutegira itzuliko da, udaberriko maiatzera.

Extremadurako jardunaldiak 2022ko urrian berreskuratu ziren bi urteko etenaldia eta gero Extremadurako kultura he­rrian zabaltzeko antolatzen da eta aurten, 2023an garai bateko hilabetera itzuli da festa, maiatzera. Datorren igandean, maiatzaren 14an izango da 29garren jardunaldia Atsegindegin.  Donostiako Centro Cultural Ex­­tremeñok antolatzen du.

 

Produktuak eta 'Virgen de Guadaluperen' emanaldia

Igandean, Extremadurako za­pore eta usainak iritsiko zaizkie hernaniarrei. 10:00­etan hasita Atsegindegin, Extrema­du­rako jaki gastronomikoen fes­ta egon­go da; probatu, dastatu eta erosteko aukerarekin.

Postuak jarriko dituzte, ber­tako gastronomiarekin eta informazio turistikoarekin. Pintxoak eta ardoa ere izango dira aukeran. Goiz osoan egongo dira bertan, eta ondo girotuta, gainera. Musikak ez du etenik izango, Extrema­du­rako jotekin eta kantu tipikoekin, eta dantza ere ez da faltako.

Gainera, 13:00etan, ohiturari jarraituz Virgen de Guadalupe taldeko koru eta dantzariek emanaldia eskainiko dute Atsegindegin bertan

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!