Gipuzkoako Ligako azken txanpan, emaitza gazi-gozoak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

Infantil mutiletan, Hernani 2 taldeak lidertza eskuratzeko aukera galdu zuen, hala ere, txapeldunorde gelditzeko aukerak dauzka.

Maitzean amaituko dira Gipuzkoako Liga guztiak eta azken txanpan sartuta, partiduak borrokatuak jokatu dituzte asteburuan. Infantil neska mailan, Hernani 1 taldeak 3-0 irabazi zion Txingudi taldeari eta Hernani 2 taldeak ere garaipena lortu zuen Aiztondo taldearen aurka. Mutiletan, aldiz, kontrako emaitzak lortu zituzten: Hernani 1 taldeak partidu bikaina jokatu arrren, Hondarribiako taldeak etxean irabaztea lortu zuen (3-1). Eta Hernani 2 taldeak, Bera Bera izan zuen aurrez- aurrez eta 3-2 galdu zuten hernaniarrek. Emaitza honekin, ezingo dute helburua lortu; izan ere, datorren asteburuan liderraren aurka jokatuko dute eta lidertza lortzeko aukerak galdu dituzte, hala ere,  txapeldunorde gelditzeko aukera gertu dute.

Neska kadeteetan, Hernani 2 taldeak urteko lehen porrota jaso zuen, Hernani 3 taldearen aurka lehiatuz. Hernani 1 taldeak ere emaitza ederra lortu zuten Irungo taldearen aurka 2-3 irabaziz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!