Herri Urratserako autobusetan lekua dago

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

Iparraldeko ikastolen festa Senpreen izaten da.

Adin txikikoek guraso edo heldu baten ziurtagiria besterik ez dute behar bidaiatzeko.

Maiatzaren 14an, Herri Urrats ospatuko da Senperen eta bertara joateko, autobusa antolatu du Dobera Euskara Elkarteak, Ttakunekin batera. Goizeko 09:10etan abiatuko da Hernanitik, eta 19:00etan bueltatu Senperetik. Doberaren bulegoan (Larramendi kalea 11, behea) eman daiteke izena: 10 euro dira bazkideentzat, 12 euro bazkide ez direnentzat, eta 8 euro 12 urtetik beherakoentzat.

Oraindik ere lekua badago eta ostegunera arte eman diteke izena. Gainera azpimarratu behar da, adin txikikoek ez dutela zertan heldu batekin joan beharrik. Ziurtagiri batekin, heldu batek sinatutakoa, nahikoa da bidaiatzeko. 

Astigarragako Euskara eta Hezkuntza sailak ere bertara joateko autobusa antolatu du. Interesatuek Erriberan eman beharko dute izena, ostiralera bitartean. Autobusa goizeko 09:00etan abiatuko da Joseba Barandiaran plazatik, eta itzulera arratsaldeko 19:30etan izango da, Senperetik. 10 euroko prezioa du joan etorriak eta 12 urtera arteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!