Zinegoak zinema eta arte eszenikoen jaialdia, etzi Plaza Feministan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

Zinegoak Biteritik Kulturarteko Plaza Feministara igaro da.

Gaylesbitrans nazioarteko zinema ea arte eszenikoen jaialdia da eta 19:0etan hasiko da KPFn.

Maiatzean zehar, LGBT+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ardatz izango da. Maiatzaren 17a da egun hori, eta horri lotutako zenbait ekimen antolatu dituzte, besteak beste, Zinegoak eta Armairutik Plazara! Hernaniko LGBT+ errealitate eta memoria biziari buruzko dokumental eta unitate didaktikoen aurkezpena eta mahai-ingurua. 

Horrez gain, Amatsun feministen gaia lantzen jarraituko da eta Topaketa egingo da. Azkenik, maiatzaren 27an, Ekofeminismoaren inguruko ikastaroa izango da, emakumeentzat. 

Pasa den larunbatean Parketik Plazara, Amatasunen Topaketa antolatu zen eta etzi, ostegunean, 19:00etan, Zinegoak Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia izango da Kulturarteko Plaza Feministan. Bertan, filmak jatorrizko hizkuntzan eta azpitituluak euskeraz eta gaztelaniaz.

 

Maiatzaren 17an LGBT+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna eta bezperan ekitaldiak

LGBT+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko Egunean, mobilizazio­ak egingo dituzte herrian; eta bezperan, maiatzaren 16an, izango da beste ekintza bat, horri lotutakoa: Armairutik Plazara! dokumentala eta unitate didaktikoa aurkeztuko dute, Hernaniko LGBT+ errealiteari eta memoria biziari buruzkoa. Hiruki Larroxak antolatu du, 18:00etan hasita; eta mahai ingurua ere egingo dute. 

Maiatzaren 13an, berriz, mobilizazioak izango dira, Zaintzak erdigunera! Egunean.

Eta hilabeteari bukaera ema­teko, Alternatiba ekofeministak ikastaroa eskainiko dute maiatzaren 27an, goizeko 09:30etatik 13:00etara. Mirene Begiristain­ek eta Marta Barbak eskainiko dute, eta parte hartzeko, izena eman behar da aldez aurretik: hernani.eus/emakumeentzako-jabetze-eskola webgunean, kulturartekoplazafeminista@hernani.eus helbide elektronikoan, edo 943 33 70 17 telefonoan. Azalduko dute besteak beste zer den ekofeminismoa,  eta begirada feministatik nola begiratu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!