Bigarren Ekai Legorburu, Irungo Xake txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 9a, 00:00

Hamar urtez azpikoen mailan lehiatu zen Ekai Legorburu eta Asier Ezkaik, hamargarren amaitu zuen kategoria berean.

Apirileko azken asteburuan jokatu zen II. Salto Systems xake torneoa, Irungo Uranzu frontoian, Bidasoa Xake Taldeak antolatuta. 100 pertsona izan ziren lehiatu zirenak eta haietako gehienak haurrak izan ziren. Ekai Legorburu eta Asier Ezkai hernaniarrek hamar urtez azpiko kategorian lehiatu zuten. Legorburuk bigarren postuan amaitu zuen eta Ezkaik hamargarren amaitu zuen. Sei partidu jokatu zituzten, eta jokalari bakoitzak 10 minutu zituen erlojuan, jokaldiko hiru segundu gehitzen ziren. Beraz, partidu asko ordu erdi ingurura hurbildu ziren.

Legorburuk 4,5 puntu batuta amaitu zuen torneoa, zenbaitetan berdinduta, partida bat galduz eta azken lau partidak segidan irabazita. Elizatxoko ikasleak ez zuen espero bezala hasi txapelketa, baina beherala eman zion buelta egoerari. 

Asier Ezkai Urumeako ikasleak, berriz, 3 punturekin amaitu zuen lehia, hamargarren postuan. Ezkaik hobeto hasi zuen torneoa baina ibilbide gorabeheratsua eta zorte faltaren ondorioz, atzeraxeago gelditu zen.

Bi xakelari hernaniarrek, Gipuzkoako Txapelketa prestatzea izango dute hurrengo erronka, finalak Azkoitian jokatuta ekainaren 11n.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!