Hernanin gaur, Berria Txapelketako lehenengo bi final zortzirenak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 7a, 00:00

Beñat Apezetxea goizuetarra txapeldun Nafarroako Lau t'erdikoan

Lapkek eta Irurtzunek jokatuko dute goizeko 11:00etan, eta Errekak eta Danok Lagunakek arratsaldeko 17:00etan.

Puntako esku pelotariak izango dira gaur Hernanin, goizean eta arratsaldean. Izan ere, kiroldegiko frontoian jokatuko dira Berria Txapelketaren final zortzirenetako aurreneko bi kanporaketak. Goizean, Lazkaoko Lapke eta Irurtzun ariko dira aurrez aurre, 11:00etan hasita; eta arratsaldean, Doneztebeko Erreka eta Ortuellako Danok Lagunak, 17:00etatik aurrera.

Lapkeren ordezkari izango di­ra Izagirre eta Iturbe, kadete­etan; Zubizarreta eta Goiburu, gazteetan; eta Senar eta Garmendia, nagusietan. Irurtzunekin, berriz, jokatuko dute Salaberria anaiek kadeteetan; Salaberriak eta Salcedok, gazteetan; eta De La Fuentek eta Bergerak nagusietan.

Arratsaldean, berriz, Beñat Apezetxea goizuetarrak jokatuko du Errekarekin, gazteetan, Agestarekin batera. Martinez eta Lopez izango dituzte kontrario. Kadeteetan, Barbarin eta Agesta II ariko dira Errekarekin, eta Txabarri eta Brull Danok Lagunakekin. Eta nagusietan, azkenik, Tabar eta Cuairan izango dira Errekaren ordezkariak, eta Kortazar eta Vega Danok Lagunak taldearenak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!