Oñatiko Txokolateixiara eta Arantzazura, 60 urtetik gorakoak

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 7a, 00:00

Txokolatearen interpretazio zentroa.

Olak Auzo Elkarteak antolatuta, irteera egingo dute Ereñotzuko adinekoek, maiatzaren 20an. Txartelak Auzo Etxean salgai, hilaren 12ra arte.

60 urtetik gorakoentzat, beste irteera bat antolatu du Olak Auzo Elkarteak, hilabete honetarako. Oñatira joango dira maiatzaren 20an, goizeko 09:30etan autobusean abiatuta, Ereñotzuko markesinatik; eta egun osorako plana prestatu dute.

Horrela, Oñatiko Txokolatei­xia bisitatuko dute aurrena, txo­kolatearen interpretazio zentroa. Eta ondoren, Arantzazuko santutegira igoko dira, eta bertan bazkalduko dute.

Joan nahi dutenek, maiatzaren 12ra arte daukate txartela erosteko aukera. Auzo Etxean daude salgai, 35 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!