'Xaxi' askatu

Hodei Zelarain Rojo, Ander Larretxea Mendiola, Aitor Aiestaran Trevijano, Aitzol Arrieta Erauskin eta Ainhoa Ortiz de Urbina Mendez. Presoen batzordeko kideak 2023ko mai. 6a, 00:00

Gure herrikide den Asier Ezeiza «Xaxi» kartzelaratua izan zen ostegunean, Audientzia Nazionalak 19 urteko kartzela zigorra ezarri ondoren.

Gaur egun oraindik gatazka politikoaren ondorioak gainditzeko eman beharreko urratsen kontrako norantzan horrelako erasoak pairatzen jarraitzen dugu.

Gatazka politiko honi konponbide justu eta iraunkorra emateko ezinbesteko urratsa da preso, iheslari eta deportatu guztiak etxeratzea eta bide honetan, gaurdanik etxeratze bidean jauzi bat ematea. Ez dugu onartzen beste biderik. Denak etxean nahi ditugu!

Gure aldetik, kalean mobilizatzen eta presoen aldeko ekimenak antolatzen jarraitzeko asmoa dugu. Argi dugu kaleko mobilizaziorik gabe ez dugula gure kideak etxera ekartzea lortuko! Kartzelak hustutzeko garaia da!

Besarkada estu bat Xaxi eta haren senide eta lagunei.
XAXI ETXEAN!

 


Hodei Zelarain Rojo, Ander Larretxea Mendiola, Aitor Aiestaran Trevijano, Aitzol Arrieta Erauskin eta Ainhoa Ortiz de Urbina Mendez. 

Presoen batzordeko kideak
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!