«Denetarik egon da; bertso onak, hobeak eta gaiari zirrikutuak bilatu dizkionak»

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 6a, 00:00

Bota Bertsoa! lehiaketako sariak banatu ziren atzo Atsegindegin. Hamalau izan dira eta sagardo botilak, otorduak eta Reala ikusteko sarrerak irabazi dituzte, besteak beste.

Txotx denboraldiarekin batera, Bota bertsoa! bertso-paper lehiaketa txikia jarri zuen martxan Doberak. Horretarako, «jokoa emango zuen» gaia aukeratu zuten: «Sartzean ondo ginen baina...». Eta jokoa eman du.

Bertso guztiak bildu ditu Dobera Euskera Elkarteak aurreko egunetan, eta atzo izan zen Bota Bertsoa! ekimenaren amaiera ekitaldia, Atsegindegin. 14 sagardotegietatik jasotako bertsoen artean egin da lehiaketa, eta guztira 100 bertso inguru jaso ditu Doberak, eta argi adierazi du urterik arrakastatsuena izan ez arren «pozik» daudela «kontuan izanda aurreko urteetan baino hamar sagardotegi gutxiagotan zabaldu zirela kutxak». 

Irabazleen artean, hainbat sari banatu ziren, 14 zehazki; sagardotegi otorduak, sagardo kaxak, antzerkirako sarrera bikoitzak eta Real Sociedad-Sevilla partidurako sarrerak. Azken biak, ekitaldia ikustera joan zirenen artean zozketatu ziren. 

«Tematika ugariko» bertsoak jaso dituztela nabarmendu dute Doberako langileek, eta horien arabera banatu dituzte sariak, hala nola; bideo onenaren saria, bertso kritikoena, zita onenari, Roca komunek babestutakoa, bertso beroena, amorante onenari, bertso miragarrienari, bertso harrobi saria, paranormalenari... «Denetik izan dugu, baita adin guztietako bertsolariak ere». Horrez gain, epaimahaiak aipatu du aukeraketa zaila izan dela: «denetarik egon da, gaiari zirrikutuak bilatu dizkiona, bertso onak eta hobeak». 

Amaitzeko, Doberak eskerrak eman dizkie sagardotegiei egindako lanagatik. Era be­re­an, sagardotegietan giro eus­kal­duna pizten du Doberak eta Hernaniko bertso eskolak, euskeraren era­bileran eraginez; eta euskal kul­tura ere sustatu eta indartu nahi dute. 
Zentzu horretan, nabarmen­du dute «oso balorazio positiboa» egiten dutela sagardotegiek ur­te­ro: «egitasmoari esker, oso gi­ro polita sortzen omen da sagar­dotegietan», azaldu dute.

 

BOTA BERTSOA

IRABAZLEAK

Kaixomaitia.eus-ek babestutako saria: Nerea Beloki (Ereñotzu), otordua Gurutzetan.
Bertso paranormalena: Ainhoa Urien (Hernani), sagardo kaxa Akarregi.
Getariako Txakolina Jatorrizko Deiturak babestutako saria: Jon Goroka (Getaria), otordua Petritegin.

Bideo onenaren saria: Javier Plasencia (Beasain-Gasteiz), otordua Itsasburun.
Bertso kritikoena: Txirulakañak (Hernani), sagardo kaxa Lizeaga.
Roca komunek babestutako saria: Hamaika Gotelé (Hernani), otordua Iparragirren.
Bertso beroena: Mikel Kuesta (Lezo), sagardo kaxa Lizeaga. Durexek babestutako saria: Eneko (Altza), otordua, Larregainen. 
Zita onenaren saria: Josu Elola (Tolosa), sagardo kaxa Elorrabi. Amorante onenaren saria Jaione Lizaso (Urnieta), sagardo kaxa Altzueta.
Doinurik onenari: Mikel Silva (Errenteria), otordua Oialume Zar. 
Bertso miragarriena: Urko Azpillaga (Errezil), sagardo kaxa Lizeaga. 
Eroski Bidaiak-ek babestutako edukia: Lur Ziarrusti (Dima), sagardo latak Zelaia.
Harrobi saria: Elene Laburu (Astigarraga), Dobera saria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!