Gipuzkoako txapelketak, azken jardunaldietan

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 6a, 00:00

Jubeniletan eta kadeteetan Hernani txapeldun geratu daiteke talde ezberdinekin.

Maiatzean amaituko dira boleibol kantxako liga ezberdinak eta nabaria da azken jardunaldi hauetan taldeak bere azken indarrak kantxan uzten ari direla. Horrela partidu asko ari dira iristen azken jokora eta gauza bera espero da gaurtik aurrera.  

Maila guztietan Hernanik irabazi dezake. Esaterako jubenil nesketan, hiru jardunaldiren faltan lider da Hernani 2 taldea eta gaur Aldapeta Maria Bren aurka, 16:00etan, jokatuko du kiroldegian.

Kadete nesketan, Hernani 3 taldeak Hernani 2ren aurka jokatuko du 12:00etatik aurrera kiroldegian. Hernani 2k liga eskura du eta gaur irabaziz gero txapeldun irtengo dira. Kadete mutiletan oraindik hiru jardunaldi geratzen dira, baina Hernanik ezin hobeto du bideratua garaipena Gipuzkoako ligan. 

 

Infantiletan ere Gipuzkoako txapeldun geratzeko aukera haundiak mutil eta nesketan

Infantil nesketan, Hernani 2 taldeak Gipuzkoako txapelketa eskura du eta gaur 10:00etan, kiroldegian, txapeldun irten daiteke Aiztondori irabazten badio. Infantil mutiletan, Hernani 2k bigarren postua ziurtatuta du eta gaur Bera Bera, kiroldegian, gainditzen badu txapelketa ere gertu izango luke. 

Maiatza iritsi da eta hemendik aurrera kantxa eta hondartzako boleia martxan izango dira, beraz aste bukaeretan ez da atsedenik izango. Kantxako boleia laister amaituko da eta ondoren, hondartzako boleiak hartuko du protagonismo nagusia.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!