M16 taldeak Espainiako Txapelketa jokatuko du asteburuan Pepe Rojon

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 6a, 00:00

M16 taldeak Espainiako txapelketa jokatuko du gaurtik.

Hernani beste zazpi talderekin batera ariko da eta ahalik eta postu hoberena lortzen saiatuko dira 16 urtez azpikoak.

Hernaniko M16 taldeak Euskal Ligako finalerdietako joaneko partida irabazi zuen pasa den larunbatean Gasteizen 19-21, Gaztediren aurka, eta asteburu honetan Estatuko Txapelketa jokatuko dute Valladoliden. 

Lurralde ezberdinetako zortzi talde sailkatzen dira txapelketa honetara eta Hernani da horietako bat. Gaur eta bihar jokatuko dira partiduak.

Euskal Herriko itzulerako partidua maiatzaren 13an jokatuko dute. Beste finalerdia Getxo eta Uribealdearen artekoa da.

 

M18 taldeak Euskal Herriko finalerdia, Elorrioren aurka

Pasa den asteburuan jokatu zen Estatuko txapelketan bosgarren postua lortu eta gero, Hernanik orain, Euskal Ligako finalerdiak izango dituzte jokoan Elorrioren aurka. Liga erregularrean jaun eta jabe izan dira eta joaneko partidua gaur Elorrion, 16:00etatik aurrera izango dute. Finalerdietako kanporaketa ari dira jokatzen eta itzulerakoa maiatzaren 13an Landaren izango da. Kanporaketaren irabazleak finalerako sailkapena lortuko du. Beste finalerdia Ordizia eta Gaztedik jokatuko dute. 

Irun izango da aurtengo Euskal liga ezberdinetako finalak hartuko dituen egoitza. Maiatzaren 21ean izango dira 5 txapelketetako finalak, inklusibo mailakoa, m16 eta 18 mailakoak eta senior emakumezko eta gizonezkoen mailakoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!