Jakin dugunez, aste honetan, hilaren 4an, Asier Ezeiza Ayerrak espetxean sartu beharko du 19
urteko kondena betetzeko. Asier aspalditik dabil kalean, gure artean, baina orain berriz ere
espetxeratu egingo dute. Noiz arte ibili behar dute dagoeneko kalean bizitza normal egiten ari
denari zigor amaiezinak ezartzen?
Gatazka armatua aspaldi amaitu zen, baina batzuek ez dute sufrimenduarekin amaitu nahi.
Asko eta asko urte luzetan egon dira kartzelan, eta oraindik ere 158 preso ditugu kondena
luzeak betetzen. Hori gutxi balitz, etxerako bidea ukatzen zaie etengabe, kanpora irteteko
baimenak ukatuz, graduen progresioa eragotziz eta salbuespenezko legeria aplikatuz,
esaterako, Frantzian betetako kartzelaldia kontuan ez hartuz, 40 urtera zigorra luzatuz eta
abar. Kartzelak husteko garaia izanik, batzuk kartzelak beteta egon daitezen gogor tematzen dira.
Sufriarazteko borondate irmoa erakusten dute Estatuko epaileek sinatzen duten sententzia
bakoitzean. Azken asteotan hirugarren gradua ukatuz, espetxera itzularazi dituzten presoen
bidegabekeriari Asier Ezeizarena erantsi diote oraingoan. Onartezina da, eta idatzi honen
bidez, gogor salatu nahi dugu Saretik.
Argi dugu lanean jarraitu beharra dagoela hau guztia geldiarazi eta salbuespenezko
legeriarekin amaituz preso guztiak etxeratzeko. Hala jarraituko dugu geuk, eta hala egitea
eskatzen dizuegu herritarroi.
Espetxeak hustu!
Euskal presoak etxera!