Mobilizazioa gaur plazatik, 'Xaxi'ren alde

Kronika - Erredakzioa 2023ko mai. 4a, 00:00

Hernaniko Sortuk, LAB-ek eta Ernaik antolatu dute manifestazioa. Arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira, plazatik.

2022ko abenduan epaitu zuten Asier Ezeiza 'Xaxi' hernaniarra Auzitegi Nazionalean, eta 19 urtekoa da fiskaltzaren zigor eskaria. Epaiketaren eskaria dela eta gaur espetxeratuko dute berriro.

Horregatik, Sortuk, LAB-ek eta Ernaik ondorengoa berretsi dute «kartzelak husteko eta gatazkari aterabide politiko eta demokratikoa aurkitzeko konpromisoa». Eta guzti hori salatzeko, manifestazioa egingo dute gaur, arratsaldeko 19:00tan, Gudarien Plazatik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!